Aspace Gipuzkoarekin elkarlanean
Garun-paralisia duten pertsonentzako bipedestadoreak erosteko laguntza
29 Aza 2024
Aspace Gipuzkoa irabazi-asmorik gabeko familien elkarte bat da, 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duena, eta garun-paralisia eta/edo antzeko alterazioa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.
Elkarteak hezkuntza bereziko 25 gela ditu, eta bertan 20 urte arteko haur eta/edo nerabeak eskolatzen dira, maila fisikoan zein kognitiboan eragin larria dutenak. Ikasleek arazo motore larriak izan ohi dituzte eta ezin dira zutik jarri.
Ikasle gehienentzat oso onuragarria da zutik egotea, bai maila fisikoan (muskuluen tonua, mugimendua, digestio-sistema eta abar hobetzen ditu), bai maila emozionalean, eta oso denbora gutxi egon ohi dira posizio horretan.
Orona Fundazioan bipedestadoreak erosten lagundu nahi izan dugu, Aspaceko ikasleak posizio bertikalean jartzen laguntzeko haien ongizate fisikoa eta emozionala hobetuz.