Skip to main content

EDE Fundazioaren jardunaldia

Orona Fundazioaren instalazioetan ospatu da enpleguari, berdintasunari eta inklusioari buruzko gogoeta ardatz duen ekitaldia

23 Ots 2024

Pasa den otsailaren 23an EDE Fundazioak jardunaldi bat antolatu zuen Emaktiva Programaren 2016-2023ko ibilbideari amaiera emateko eta enpleguaren, berdintasunaren eta inklusioaren erronka berriei buruz hausnartzeko.

Ekitaldia enpresa, erakunde publiko eta Emaktivako emakume parte-hartzaileen arteko elkarrizketa-gune gisa eratu zen. Jardunaldia Maite Peñak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Diputatuak, inauguratu zuen eta bertan parte hartu zuten Javier Ramos, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Aholkularia, Patxi Ibarguren, Beterri Buruntzako Mankomunitateko Lehendakaria, Alberto Garate One Facility Services enpresatik, Ane Luengo Bexen Medical enpresatik eta Evelyn Mairena eta Ninoska Morillo Emaktivan ibilbideak osatu dituzten emakumeak.

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora