Euskal Herriko Ikastolekin elkarlanean
Euskararekiko konpromisoa oinarri, ikastolen bost jaiak babesten ditugu
21 Urr 2024
Orona Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Ikastolekin, ikastolen bost jaietan (Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez) “erronka” ekimena gauzatzen laguntzeko.
Erronka gazteei zuzendutako ekintza bat da, jolas mota desberdinak gainditzea helburu duena. Ikastola ezberdinetako gazteen arteko harremana sustatzen du giro kooperatibo batean.