Skip to main content

First Lego League txapelketa

Gazteen STEAM bokazioen aldeko apustua

30 Api 2024

Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasle talde batek martxoaren 2an Donostiako egoitzan ospatu zen First Lego League txapelketan lehenengo postua lortu zuen estatu mailako final handirako sarbidea lortuz. Orona Fundazioaren gazteen bokazio zientifiko-teknologikoen aldeko apustuarekin bat eginez, ikasle talde honek finalean izango duen parte hartzea lagundu dugu.

First Lego League (FLL) nazioarteko hezkuntza programa bat da, 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituena. Urtero, FLLk erronka berri bat eskaintzen die parte-hartzaile guztiei, haien sormena suspertzeko helburuarekin.

Proposatutako gaiarekin bat, gazteek hiru atal ezberdinek (teknikoak, zientifikoak eta baloreak) osatzen duten lanketa bat burutu behar dute. Batetik, urtero berriak diren erronkak gainditzeko robot bat diseinatu behar da. Horrez gain, urteko gai bat ikertuz, benetako arazo bat aukeratu eta irtenbidea emango dion proiektu zientifiko berritzaile bat burutzen da. Azkenik, esperientzia honetan zehar, taldekide guztiek FLL-k proposatutako oinarrizko balioak jarraitu behar dituzte: aurkikuntza, talde-lana, inklusioa, eragina, dibertsioa eta berrikuntza.

Itzuli gora