Irukurutzeta Fundazioa
Natura eta historia intereseko guneak berreskuratzeko proiektua
09 Abe 2024

Irukurutzeta Fundazioa 2021 urtean eratu zuten Bergarako Julian eta Martin Ecenarro anaiek. Fundazioaren xedea Karakateko, Kortazarreko, Irukurutzetako eta Agarreburuko natura eta historia-intereseko gunea berreskuratzea, mantentzea eta gizarteratzea da.
Fundazioak ondorengo lan-ildo nagusiak ditu:
- Mendiaren zaintza: fundazioko landa-lursailetan, sasiak, argoma, etab. garbitzen dira mendia baldintza egokietan mantentzeko.
- Animalien zaintza: fundazioarenak diren bertako animaliak, Pottoka eta Euskal Herriko mendiko zaldia, zaindu eta elikatzen dira eta animalientzako babestutako espazioa kontserbatzeko perimetroko hesolen konponketa egiten da.
- Bertako zuhaitzak landatzea: neguan, bertako zuhaitz berriak landatzen dira, hala nola pagoak, haritzak, artadiak, lizarrak, etab. Helburua bertako flora berreskuratzea eta mantentzea da.