Kind Surf proiektua
Surfa eta ingurumen-heziketa tresna terapeutiko gisa
26 Aza 2024
Kind Surf gizarte-ingurumeneko GKE bat da, egoera ahulean dauden gazteei zuzendua, surfaren eta ingurumen-hezkuntzaren bidez lagunduz.
Kind Surf proiektuak 2012. urtean ekin zion bere ibilbideari hainbat herri eta hondartzatan, egokitutako surfeko jardunaldi puntualak antolatuz eta aniztasun funtzionala duten hainbat familiari surfaz gozatzeko aukera eskainiz.
2018an, Shelter Surf Klubak proiektu hori barneratu zuen, eta, surf egokituko jardunaldiez gain, surf egokitua egiteko jarraipen entrenamenduak jarri zituen martxan Zarauzko hondartzan.
Orona Fundazioak ekimen hau laguntzen du, bere izaera integratzailea delako eta surf-jardueretan parte hartzen duten neska-mutil guztientzat onuragarria delako.