Louisbourg-Canadako euskal kulturaren presentziari buruzko dibulgazio liburua
XVIII. mendeko Louisbourgeko kolonian euskaldunek izan zuten presentziaren aitortza
13 Abe 2024
Jauzarrea euskal kultura aztertzeko eta zabaltzeko funtsa da. Parks Canadak gonbidatuta, Kanadako Gobernuak Kanada osoan parke nazionalak eta esparru federaleko leku historikoak kudeatzen dituen erakundeak, euskal kultura Louisbourgen ikusarazteko programa bat sortu du.
Louisbourg gotorlekuaren leku historiko nazionala, Ipar Amerikako kokagune historiko baten berreraikitze handiena da eta urtean 150.000 bisitari jasotzen ditu. 1744. urtean girotutako Frantziako koroaren kolonia hura zer zen islatzen du. Kolonia hau XVI. mendearen hasieratik, mendeetan zehar larruen salerosketan, balearen ehizan eta bakailaoaren arrantzan aritzen ziren euskaldunentzat leku egonkorra izan zen eremuan kokatzen da.
Euskal kulturaren presentziaren programaren barruan, Jauzarreak dibulgazio historikoko liburu bat garatu du, Louisbourgeko kolonian euskaldunek izan zuten presentzia jasotzen duena. Izan ere, XVIII. mendean euskaldunak herritarren % 20 ziren, eta euskal herritartasuna bigarrena zen kolonian, frantsesaren atzetik.