Skip to main content

Lurrari lotutako proiektu iraunkor eta jasangarrien alde

Biolur elkarteak bultzatutako Amillubi proiektua laguntzen dugu nekazal ondarea babestu eta elikagaien ekoizpen ekologikoa sustatzeko

15 Aza 2024

Biolur elkartea 1993. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa sustatu eta bultzatzeko helburua duena.

Amillubi proiektua Zestoako udalerrian eta Iraetako meandroan kokatuta dago, balore agroekologiko handiko eremu batetan. Baratzegintzarako zein frutagintzarako lur emankorrak izateaz gain, biodibertsitate handiko ingurunea da.

Proiektu honetan Amillubi txiki baserria eta bere lurrak erosi eta landuko dira bi helburu nagusirekin:

  • Gipuzkoako elikadura burujabetza estrategia iraunkor eta jasangarrirako nekazal ondarea babestu eta elikagaien ekoizpen ekologikora bideratu
  • Lehen sektoreko erreleboaren lanketarako baldintza duinak sortu eta honekin lanpostuak sortzeko proiektuak garatu

Itzuli gora