MATX aplikazioa
Tokian tokiko euskarazko kirol komunitate digitala sortzeko proiektua
02 Abe 2024
MATX proiektuaren helburua euskarazko kirol komunitatea sortu eta klubei digitalizazioan laguntzeko tresna eskaintzea da.
MATXen erdigunea bere APPa da, baina aldi berean, webgune eta kudeaketarako tresna propioa ere badu, baita bere sare sozial propioak ere.
Alde batetik, klubentzako barne kudeaketarako lanabesa da, eguneroko kudeaketa lanetan erraztasunak ematen dituen tresna. Bestetik, kirol komunitaterako tresna ere bada, gertuko kirol albisteen eta taldeen emaitzen nahiz lorpenen berri emateko tokiko kirolarien sarea baita.
Orona Fundazioak euskararekiko duen konpromisotik abiatuta, proiektu honen aldeko apustua egin du euskararen presentzia kirol komunitean areagotzeko.