Ombuaren Itzala
Pello Mari Otaño bertsolari-poetaren memoria berreskuratzeko proiektu filmikoa
05 Abe 2024
Pello Mari Otaño baliabide ekonomiko gutxiko bertsolari familia baten baitan jaio zen, eta euskal letren berritzaile handia izan zen, bere garaiko erreferente kultural distiratsuenetako bat bilakatuz. Librepentsalaria eta autodidakta, lan garrantzitsuen egilea izan zen, eta Argentinan euskal diasporaren seme-alabei euskara irakasteko metodologia berezi bat sortzera ere iritsi zen.
Ombua da bere konposizio ezagunenetako bat inspiratzen dion zuhaitza, eta emigrantearen nostalgiaren sinbolo bihurtzen du.
Orona Fundaziotik babesten dugu euskal kulturaren figura garrantzitsu horri balioa ematea helburu duen proiektu hau.