Skip to main content

Orona Fundazioak Errigora proiektua babestu du Nafarroako suteei erantzuteko

Nafarroan izandako suteen ondoren, Errigoraren “Lurra, sua, ura, herria” kanpainak lurra modu jasangarriagoan kudeatzeko proiektuak sustatu nahi ditu

29 Uzt 2022

Errigora_lurra, sua, ura, herria

Ekainean Nafarroan izandako suteetan, baso, labore, olibondo, mahasti eta abarretatik 15.000 hektarea erre ziren. Kalte handiak sortu dira eta suhiltzaileen, basozainen, nekazarien, abeltzainen eta inguruko bizilagunen arteko auzolana erabakigarria izan da tragedia handiagoa saihesteko.

Errigora elkarteak, Nafarroako hegoaldean oinarritutako herri ekimena da. Auzolana ardatz izanik, egoera horri erantzuna eman nahi dio lurrarekiko errespetuzko harremana eraikitzen duten zenbait proiektu bultzatuz.

Nagusiki, bi lan-ildo jorratuko dira:

1. Suteak zabaltzea zailtzeko eta herriguneak babesteko suebaki berdeak sortzea

2. Abeltzaintza estentsiboa sustatzea, ganadua suhiltzaile eraginkorrena bihurtuz

Orona Fundazioak “Lurra, sua, ura, herria” kanpaina babestu du. Kanpaina horretan, diziplina anitzeko talde batek kudeatuko ditu jasotako laguntza guztiak, ezarritako lan-ildoak behar bezala garatzen direla bermatzeko.

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Itzuli gora