Skip to main content

PBL Day jardunaldia

Aurten ere, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduko ikasleak PBL metodologian oinarritutako proiektu onenen saria eskuratzeko lehiatu dira

13 Mar 2024

Martxoaren 13an Orona Fundazioaren instalazioetan egindako jardunaldian, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritzako lehen, bigarren eta hirugarren mailetako 120 ikaslek, ikastaroaren lehen hilabeteetan PBL (Project Based Learning) metodologia aplikatuz garatutako 27 proiekturik onenak azaldu zituzten.

Biomedikuntzako ingeniaritzako ikasleek irabazi dute Orona Fundazioak ematen duen sari nagusia, merkatuko egungo inkubagailuekiko berrikuntzak dituen fototerapiako inkubagailuaren proiektuarekin.

Itzuli gora