Green Event

Zure ekitaldi jasangarria
Egin zure ekitaldia Europako eremu berritzaileenetako batean ingurumen-kosturik gabe.
Orona Ideo erreferentziako toki bat da jasangarritasunari eta ongizateari dagokionez, eta etorkizuneko erronkei erantzuteko lan egiteko modu berriak hedatzeko prestatua dago.
Egin ekitaldi gogoangarriak
aztarnarik utzi gabe

Esperientzia berritzailea
Energia-kostua: zero
Hainbat edukieratako 15 eremu jartzen ditu zure eskura Orona Fundazioak, mota guztietako ekitaldietarako egokituak (hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak, laneko bilerak, erakusketak,…), ondorengo zerbitzu-aukerak eskainiaz:
- Lanaldi osoa edo erdia
- Ikus-entzunezko ekipoak
- Catering-zerbitzua
- Aparkalekua
Jasangarritasunarekiko eta ingurumenarekiko erabateko konpromisoa
Energia % 100 berriztagarria
District-Heating Cooling sistema energia geotermikoz, eguzki-energiaz eta biomasa-energiaz elikatzen da.

Estalki fotovoltaikoa
Ehun etxebizitza baino gehiagok kontsumitzen duten energia elektrikoaren baliokidea ekoizten du urtean.

A energia-klasea
Eraikin batek izan dezakeen altuera maximoa.

Ura birziklatzea
Ur grisak birziklatu eta komunetarako eta lorategiak ureztatzeko erabiltzen dira.

Ekosistema naturalak
Estalki eta fatxada berdeek bertako espezieentzako ekosistema naturalak sortzen dituzte.

Arkitektura bioklimatikoa
Arkitektura-diseinu bioklimatikoa, eraikinen energia-eskaera murrizteko.

Material birziklagarriak
Birziklatutako eta birziklagarriak diren eraikuntza-materialak erabiltzen dira.

Smart City
Azpiegiturak eta baliabideak era adimentsuan kudeatzeko sistema integratua.
