Jasangarritasuna
Gure energia guztia jasangarritasunaren zerbitzura jartzen dugu.

Energia berdeena kontsumitzen ez dena da
Jasangarritasuna barnean daramazunean, sistema guztiak zure soluzioaren energia-kontsumoa murrizteko helburuarekin diseinatzen eta integratzen dituzu, gaurkoan eta etorkizunean pentsatuz.
Orona soluzioek energía-kontsumoa nabarmen murrizten dute, igogailuaren iraunkortasuna bermatuz eta segurtasuna, bidaiarien erosotasuna eta ingurumenarekiko errespetua hobetuz.
Zure igogailuaren energia-kontsumoa murrizteko aukera ezberdinak eskaintzen dizkizugu:

Orona Grid Regen
Energia birsortzeko sistema
- Kabina, karga gutxirekin igotzean eta karga askorekin jaistean, igogailuaren motorrak energia sortzen du kontsumitu beharrean.
- Igogailuak sortutako energia sare berera konektatutako beste gailu batzuen funtzionamendurako aprobetxatu daiteke edo, herrialde batzuetan, sarera itzuli. Modu honetan, kontsumoa murriztu egiten da, eta dirua aurreztu.

Kontsumo baxuko Gearless eragingailuak
- Merkatuko soluzioen artean eraginkortasun energetiko handienetakoa dutenak % 90eko errendimenduarekin.

Led bidezko argiztapen efizientea
- Orona soluzioen Led argiztapen efizientea eta automatikoki itzaltzen den sistema dakartzate, honek %80ko aurrezpena suposatzen duelarik.
- 10 aldiz bizi-iraupen handiagoa.

Igogailua stand-by egoeran
Igogailua inaktibo dagoenean:
- Kabinako seinaleztapena eta elementu digitalak indargabetu egiten dira.
- Potentzia-elementuak (maiztasun-aldagailua) stand-by egoeran jartzen dira.
- Kabinako haizagailua itzali egiten da.
Eskatu informazio gehiago
Bidali mezua